Eusko Jaurlaritzak nanozientzien alde egindako apustuak Euskal Autonomia Erkidegoko zientziaren, teknologiaren, enpresaren eta gizartearen sarea osatzen duten agente guztientzako aukera berriak sortzea du helburu. Apustu horren atzean sinesmen hau dago: mikro eta nanoteknologiak bultzatzeak gure enpresa-sarearen lehiakortasuna eta dibertsifikazioa eta gizartearen ongizatea bultzatzea esan nahi du.
Nanozientziaren eta nanoteknologiaren unibertsoa aukeraz beteta dago, eta ezin diogu pasatzen utzi. Munduko lurralde nagusiek badakite hori aspalditik, eta Euskadik ezin ditu begiak itxi errealitate horren aurrean. Iraultza hori gauzatzeko gaitasunak eta borondatea ditugu, eta uste osoa dugu nanozientzien alde apustu egitea aurre egin diezaiokegun benetako aukera dela. Eusko Jaurlaritzan konpromisoa eta hasierako bultzada jarri ditugu, eta gainerako agente publiko eta pribatuei, hots, enpresetako, zientziako, teknologiako eta gizartekoei, guztion apustuaren lekuko hartu eta Euskal Autonomia Erkidegoa enpresa-lehiakortasunaren eta gizarte-ongizatearen mailarik gorenera eramateko eskatzen diegu.