NanoBasque Estrategia ateratzeaz bat, berau hedatzeko agentzia dinamizatzaile eta euslea sortu da: nanoBasque Agentzia.
NanoBasque Agentzia, Estrategiaren hedapena koordinatu eta kudeatzeko berariaz sortua, funtsean, nanoteknologiaren euskal ekosistemaren agente bideratzaile eta dinamizatzailea da, eta bereziki enpresetara bideratuta dago. NanoBasque Agentzia berezko izaera juridikorik gabeko erakundea da eta SPRIrena da. Berrikuntzaren euskal sistemako hainbat programa lagungarri hartuta, eta sistema horretan dauden tresnak erabilita, honako eginkizun hauek bereganatuko ditu: euskal enpresaren mobilizazioa, Nanozientzietako Ezagutza Erkidegoa egituratzea eta nanozientziaren eta mikro eta nanoteknologien balioaren sozializazioa.